XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNPASA NIRE LAGUNEKIN

Uda iristearekin batera, eguraldi ona egiten duenean, zaila da etxe barruan egotea eta beharrezkoa egiten zaigu etxetik kanpora irtetea.

Egunpasa lagunekin joatea edota etxe inguruko zelai edo parkeren batean meriendatzea aitzakia polita da une atsegin bat pasatu eta eguzkiaz eta haizeaz gozatzeko.

Meriendarako jakiak etxean geuk prestatuta eraman ditzakegu.

Hona hemen ideia batzuk.

EDARI FRESKAGARRIA

- Irabiagailu bat erabiliz platanoak irabia itzazu pitxar batean.

- Zukutu laranjak.

- Platanoei gehi iezaiezu laranjen zukua eta ura.

- Uztazu edaria hozkailuan etxetik irtetera zoazen arte.

Azken momentuan sar ezazu edaria kantinploran.

OSAGAIAK

2 platano

6 laranja

litro erdi ur

izotz zatiak